Sentitu pentsatu ekin!


images

Ospakizun urtea dugu paiazook aurtengoa, izan ere, amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zanbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Gusztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait, ordea, festa zapuztu nahi duena, eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!

Si quiere disfrutar de este teatro, lo puedes hacer desde el viernes 15 hasta el domingo 17 de febrero en Arteria Sala Cúpula (Bilbao).

Anuncios